euskal presoak

Aske geratu dira atzo Iruñean atxilotutako hiru gazteak

Labriteko aldapan errepidea ixtekoak ziren atxilotu zituztenean. Bideoa: gazteen protesta (Topatu.info). [YouTube]http://youtu.be/re4fB_xFYt8[/YouTube]

2014ko abenduaren 30a
09:31
Entzun

Atzo goizean Espainiako Poliziak hiru gazte atxilotu zituen Iruñean, euskal presoen eskubideen aldeko protesta bat egiten ari zirela. 11 konpromiso askatasuneratz elkartasun baraualdiaren barnean, errepidean mahai bat eta aulki huts batzuk jartzekoak ziren, Topatu atariak jakinarazi duenez

Hiru gazteen asmoa euskal presoen urrunketa salatzea zen. Hala ere, zirkulazioa eten eta berehala agertu zen Espainiako Polizia. Iruñeko Chinchilla kaleko polizia etxera eraman zituzten, eta 19:00etan atarian biltzera deitu zuten protesta egiteko. Han pasa dute gaua atxilotuek, eta aske utzi dituzte. 

Sortuk atxiloketak salatu ditu: "Egoera bidegabeen aurrean protesta baketsuak egiten direnean, kriminalizaziora jotzen da, eta Poliziak bere esku duen jazarpen makineria guztia aktibatzen du gazte disidenteen aurka", azaldu du ohar batean. Gainera, bat egin du euskal presoen eskubideen defentsarekin eta "salbuespen neurrien kontrako protestarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.