Euskal presoak

Aske geratu dira Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño euskal presoak

Seina urte egin dituzte espetxean, eta osorik bete dute zigorra.

2018ko otsailaren 18a
16:34
Entzun

Gaur goizean aske gelditu dira Inaxio Otaño eta Iñaki Igerategi euskal presoak. Seina urte eman dituzte espetxean.

Igerategi Badajozeko kartzelatik (Espainia) irten da, eta han zituen esperoan senide eta lagunak.

Igerabide Tolosako (Gipuzkoa) suhiltzaile parkeko langilea da, eta harrera egiteko pankarta prestatu diote lankideek, garabi eta guzti.

Otañok, berriz, Lugoko Monterroso espetxea (Galizia) utzi du.

Andoainen (Gipuzkoa) egingo diete harrera biei, 19:30ak aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.