Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek adierazi du Aske Guneari utzitako lekua "ohiko prozedura guztiak" jarraituta utzi zutela. Oposizioko alderdiek Izagirreri leporatu diote udal ordenantzak urratuta utzi duela Bulebarra, baina halakorik egin izana ukatu du Izagirrek.
"Politika egiteagatik sei gazte, eta zortzi izango dira, espetxeratuak izatea da garrantzitsua", gaineratu du.