Azpiegiturak

Aske utzi dituzte atzo AHTren kontrako protestan atxilotutako hamabi lagunak

"Desordena publikoa" eragitea egozten diete. Sei ekintzaile porlanez betetako bidoietara kateatu ziren atzo arratsaldean Donostiako Askatasunaren etorbidean, eta trafiko nahasmen handia eragin zuten. Sei ekintzaile horiek eta haiei babesa agertu zieten beste sei atxilotu zituen Ertzaintzak.

2008ko abuztuaren 4a
11:18
Entzun
Atxilotu guztiak bart goizaldean utzi dituzte libre, baina datozen egunetan epaitegira joan beharko dute "desordena publikoa" eragitea leporatzen diete-eta.

AHTren kontrako kanpaldia amaitzeko, manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Donostian EuskalY-ren aurka. Bulebarretik ehunka lagun abiatu ziren 18:00etan eta Urbieta kaleak eta Askatasunaren etorbideak bat egiten duten parera iristean, manifestarietako sei porlanezko bidoi handi batzuetara kateatu ziren, errepidean traban jarriz, eta Donostia erdigunean trafiko nahasmen handia sortuz. Halaber, beste bi lagun autobus baten sabaira igo ziren eta Txikizioa gelditu jartzen zuen pankarta zabaldu zuten.

Ertzainek suhiltzaileen laguntza behar izan zuten sei ekintzaileak porlanezko bidoietatik askatzeko, eta, azkenean, iluntzeko bederatziak inguruan askatu zituzten bidoietatik eta atxilotu egin zituzten guztiak. Beraz, ia hiru ordu iraun zuten trafiko arazoek.

Bidoietara lotutakoak ez ezik, autobusera igo ziren bi ekintzaileak ere atxilotu egin zituzten, eta baita haiei guztiei babesa adierazi zieten beste lau lagun ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.