Aske utzi dituzte atzo atxilotutako zazpiak

2014ko martxoaren 4a
16:24
Entzun

Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen atzo, Bilbon, desordena publikoak eragitea eta aginteari atentatua egitea egotzita. Gaua polizia etxean igaro ostean, gaur igaro dira epailearen aurretik deklaratzera, eta aske utzi ditu guztiak, karguekin. Atxilotuez gain, beste lagun bat ere inputatu zuten, eta hark ez du deklaratu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 18, 19, 21, 24 eta 42 urte dituzte atxilotuek, eta Bilbo, Galdakao, Portugalete, Basauri, Donostia eta Gasteizkoak dira.

Horiez gain, 50 lagun inguru identifikatu zituen Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.