Atzo, azken orduan, 15 atxilotuak aske gelditu ziren baina epailearen aurretik pasatu beharko dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Espainiako talde ultraeskuindar batzuek ekitaldi politiko bat egin zuen atzo Bilbon, Albia lorategietan, eta plazara sartzea galarazi zien Ertzaintzak Falangeren kontra protesta egiten ari zirenei. Istiluak izan ziren, eta pilotakada ugari bota zituzten poliziek.