Aske utzi dituzte Auzitegi Nazionalean deklaratu duten konpartsakideak

2009ko Aste Nagusian Bilbon presoen irudiak erakutsi izana egotzita auzipetu 19 kideetatik 6k deklaratu dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Txosnarik txosna ibili zen Ertzaintza 2009an Bilboko Aste Nagusian, konpartsen guneetatik presoen argazkiak kentzen. Hainbat txosnatara indarrez sartu, eta horietako dekorazioak apurtu zituzten zenbaitetan, presoen argazkiak erakusten zituztela argudiatuta. Baina auzia ez zen bere horretan geratu, eta ondorena ekartzen ari da oraindik. Atzo hasi eta bihar arte, Bilboko 19 konpartsero eta herritar daude inputatu gisa Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituta. «Terrorismoa goratu» izana egozten diete guztiei. Seik deklaratu zuten atzo, eta Ismael Moreno epaileak aske utzi zituen seiak inolako neurririk gabe. Fiskalak hala proposatuta, akusatuei delitua egozteko frogarik ez dagoela ebatzi zuen epaileak.

Xabat Moran, Joana Kastresana, Irati Sierna, Irati Ugalde, Ane Muguruza eta Gaizka Astorkizaga konpartsakideek ordu erdi inguruz deklaratu zuten atzo Madrilen. Gaur, Sonia Rahm, Maria del Carmen Benito, Vicente Sola, Andres Nuñez, Maria Soledad Larraona eta Mari Karmen Estebanek deklaratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.