Aljerian, Tindufeko kanpaleku sahararretan, zirela bahitu zituzten Enric Gonyalons, Ainhoa Fernandez de Rincon eta Rossella Urru, eta atzo jakinarazi zuten aske utzi dituztela. Bederatzi hilabetez egon dira bahituta. Eusko Jaurlaritzak zorionak eman dizkie haien familiei, baina zuhurtasuna eskatu du bahituak beren etxeetara iritsi arte. Bahituen arteko bat, Enric Gonyalons, Mallorcakoa (Herrialde Katalanak) da sortzez, baina Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundearentzat lan egiten zuen Aljerian, eta Bilbon bizitakoa da.
Hiru kooperanteak 2011ko urriaren 22an bahitu zituzten, eta Mali iparraldera eraman zituzten. Yihad eta batasuna Mugimenduak aldarrikatu zuen haien bahiketa. .
Aske utzi dituzte bederatzi hilabetez bahiturik eduki dituzten kooperanteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu