ERREFUXIATUAK

Aske utzi dituzte Grezian atxilotutako Iruñeko bi gazteak

Errefuxiatuen laguntzarako okupatutako hiru zentro hustu, eta 75 lagun atxilotu ditu Poliziak. Karabana Greziara egitasmoko kideak dira bi iruindarrak.

Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 28a
12:33
Entzun

Errefuxiatuei laguntzeko okupatutako hiru etxe hustu zituen atzo Greziako Poliziak, eta eraitsi egin dute horietako bat. Dozenaka pertsona atxilotu dituzte polizia operazioan, tartean dira Iruñeko bi gazte. Iruñeko gaztetxeko eta Zabaldi elkartasun zentroko kideak dira, eta Karabana Greziara egitasmoaren barnean joan ziren Tesalonikara (Grezia).

Gazteek eurek eman dute atxiloketen berri; gaur igaro dira epailearen aurretik, eta aske utzi dituzte.

Uztailaren 15ean abiatu ziren Euskal Herritik Karabana Greziara: Mugak Zabalduz egitasmoko autobusak, eta Grezian eman zituzten hamar egun. Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, eta haien egoera salatzeko zenbait ekintza egin zituzten Euskal Herritik hara joandako ia 120 lagunek. Atxiloketa salatzeko protesta egin zuten atzo Iruñean. Gaur agerraldia egingo dute karabanako kideek, atxiloketen berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.