Atxiloketak

Aske utzi dituzte kale erasoa egotzita Errenterian atxilotutako bi lagunak

Errenterian (Gipuzkoa) EuskoTrenen geltokiari su ematea leporatuta Ertzaintzak atxilotu zituen bi gizonezkoak aske utzi ditu Garzon epaileak deklarazioa hartu ondoren. Hamabost egunean behin epaitegira joateko obligazioa ezarri die askatasunaren truke.

2006ko irailaren 22a
16:00
Entzun
Roberto Benito eta Pablo Carral asteartean atxilotu zituen Ertzaintzak, norbaitzuk Errenteriako Gaztaño auzoko EuskoTrenen geltokiari su eman ondoren. Hain justu, eraso horren egileak izatea leporatu zieten.

Harrezkero inkomunikatuta egon dira Ertzaintzaren esku, gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek deklarazioa hartu dien arte. Biak aske uztea erabaki du Garzonek, eta bi astean behin epaitegira joateko obligazioa ezartzea. Fiskaltzak 3.000 euroko bermea jartzeko eskatu du, baina baldintza hori ez die ezarri epaileak.

30 tea 32 urteko gazte horien atxiloketa gogor salatu dute Gaztañoko auzokideek. Izan ere, erasoa gertatu zenean biak auzo elkartearen batzar batean zeudela ziurtatu dute, eta kartelak jartzen ari zirela atxilotu zituztenean. Hots, erasoarekin ez zutela inolako zerikusirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.