ATXILOKETAK

Aske utzi dituzte Lyonen atxilotutako hiru gazteak

Julen Lasarte Burgoa, Bingen Arrizabalaga Sagastagoia eta Jose Manuel Cegade Saras atzeman ditu Frantziako Poliziak, protestan ari zirela desordena publikoak egitea egotzita.

Baionan egin duten elkarretaratzea. HERRIRA
2013ko urriaren 26a
18:15
Entzun

Gaur goizean egin dute protesta Lyongo (Frantzia) espetxe aurrean, presoek bertan dituzten baldintzak salatzeko. "Torturatzaile" deitu diote espetxeko zuzendariari, eta desordena publikoak egitea egotzita atzeman dituzte. Aske geratu dira jada.

Hain justu, Etxerat elkartean iragan astean salatu zuen kartzela horretan dauden Urko Labaka eta Xabier Aranburu presoek funtzionarioen jipoi gogorra jasan zutela.

Baionan ere egin dute presoek jasaten duten tratua salatzeko protesta. Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroarentzat gutun bat utzi dute, hark neurriak har ditzan bi presoen kontrako erasoak errepika ez daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.