Baionako gazte bat atxilotu dute goiz honetan “poliziaren kontrako bortizkeria” egotzita. Jendarmeria goizeko 6:00etan joan da bere etxera bila.
Aitzinak ohar batean salatu du Frantziako Gobernuak “euskal gazteria zigortu eta beldurtu” nahi duela eta “errepresioan oinarritutako ofentsiba” bat daramala. “Herri hunek, bakea ezagutzeko eskubidea du, gatazka politikoa konpontzeko eskubidea duen bezainbeste. Frantses Estatuari dei egiten diogu beraz bere errepresio gordin eta itsua gelditu dezan”.
Elkarretaratzera deitu dute 18:30ean Baionako Herriko Etxe aitzinean..