EITBk aurreratu duenez, aske utzi dute beste gizonezko baten hilketan zerikusia izan zuelakoan Donibane Lohizunen atxilotutako gizona. Iturri ofizialen arabera, hildakoaren koinatua zen atxilotua, eta, harekin eztabaidatzen aritu zen arren, segurtasun indarrek baztertu egin dute heriotzarekin zerikusia izan zuela.
Igande gauean 33 urteko gizonezko bat aurkitu zuten hilik Akotze auzoan, Getaria eta Donibane Lohizune arteko errepide bazterrean. Prokuradoreak azaldu duenez, festa batetik etxera zihoala auto batek harrapatu zuen 33 urteko gaztea. Handik gutxira, 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, gertatuarekin zerikusia zuelakoan. Baina hura ere aske utzi dute bi egunez poliziaren galderei erantzun ostean.