Gaur goizean aske geratu da Donostian aurreko astean hilda agertu zen gaztearen aita. Abenduaren 1ean hil zen semea eta harrezkero aitaren bila aritu da Ertzaintza heriotzarekin zerikusia izan zezakeelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera indarkeria zantzuak zituen gorpuak, baina bere buruaz beste egin zuela zabaldu zuen ondoren.
Aita herenegun atxilotu zuten, semearen amaren etxera joan zenean. Deklarazioan esan du semea hil zenean etxean zegoela, eta istripuz hil zela, altzari batetik gauza bat hartu nahian zebilela erori et sabelean labana bat nahi gabe sartuta.
Aitortu du ez ziela larrialdi zerbitzuei hots egin, eta Ertzaintzak laguntza ez ematea leporatzen dio. Azaldu du, gainera, egun hauetan Donostiako Igeldo auzoa eta Usurbil artean dagoen borda batean egon dela. Bermerik ordaindu gabe utzi du aske epaileak baina astean bitan epaitegira joan beharko du.