Atxiloketa

Aske utzi dute Galder Barbado

Goizean atxilotu du Guardia Zibilak, ustez ETA goratzeagatik. Elkarrerataratzea egin dute eguerdian.

2016ko maiatzaren 27a
13:43
Entzun

Amurrioko Txokogorri taberna aurrean atzeman dute. Gazte Danbadako karpan ustez jarritako pankarta batekin ETA goratzea leporatu diote. Lekukoek azaldu dutenez, 08:20 inguruan joan zaizkio kale jantzitako guardia zibilak. Atxilotuaren ingurukoek azaldu dute gazteak antzeman duela azkenengo astean Polizia atzetik zebilkiola.

2011n, Poliziaren jazarpena salatu zuen Barbadok, beste gazte batzuekin batera. Amurrioarra 2008an atxiki zuen lehen aldiz Guardia Zibilak. Mendira eraman, eta ordubetez galdezka aritu zitzaizkion, kolpe gogorren artean. 2009an, Ertzaintzak atxiki zuen Amurrion; ilea tiraka atera zioten, eta listua, atzamarra ahoan sartuta, DNA proba egiteko.

Barbadoren atxiloketa salatzeko, elkarretaratzea egin dute 12:00etan herriko plazan, eta manifestazioa antolatu dute 20:00etarako.

Ernai antolakundeak salatu du atxiloketa "gazteen militantzia politikoaren kontrako beste eraso bat" dela: "Ez dira polizia eraso bakanak, horren atzean dagoen kriminalizazio saiakera garbia ere bada. Gazte konprometituak izateagatik herri berri baten alde lana egiten dugunon aurkako erasoak dira. Poliziek jazarri, komunikabideen bidez kriminalizatu eta injustiziaren epaitegietan epaitu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.