Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, Hernaniko Mugimendu Feministak eta Hernaniko Udalak jakinarazi dutenez. Emakumeak, erasotzaileari aurre egin, eta aldentzea lortu zuen. Ertzaintzak atxilo hartu zuen ustezko erasotzailea larunbat arratsaldean, eta epaileak aske utzi du, Europa Press agentziak Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz zabaldu duenez.
Salatu dute horrelako gertaera ugari izan direla Hernanin eta inguruan, eta elkarretaratze "zaratatsu" batera deitu dute. Ostegunean egingo dute protesta, 20:00etan, Plaza Berrian.