Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak eman du Juan Karlos Arriaran aske uzteko agindua, baina astero polizia etxera joateko baldintzarekin.
Zenbait iturriren arabera, Frantziak emandako euroaginduak akatsak izan ditzake, eta hori dela eta utziko zuketen aske iheslari ohia.
Efe agentziak Espainiako Barne Ministerioaren iturriak aipatuta dioenez, 1982an ihes egin zuen, Iparraldean bizi izan zen, eta Frantziak Panamara kanporatu zuen bi urte geroago. 2005etik ei zebiltzan haren bila.