Aske utzi dute lehengo astean Mexikon bahitu zuten iruindarra

Armak zituen talde batek larunbatean bahitu zuen Jose Mari Sanchez Oses, Tijuanan. Semea bisitatzera joana zen.

2007ko urriaren 16a
18:31
Entzun
Armak zeuzkan talde batek Jose Mari Sanchez Oses (67 urte) iruindarra bahitu egin zuen lehengo larunbatean Mexikon (Rosarito, Tijuana), eta aske utzi berri dute. Jatetxe batean zegoen une hartan Sanchez.

Mexikora semea bisitatzera joan zen, eta estatubatuar enpresari bat ere bahitu zuten orduan, berekin batera.

Iruindarra onik dago, baina izututa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.