euskal presoak

Aske utzi dute Xabier Atristain

Martxoaren 6an Miarritzeko polizia etxean bere burua entregatu zuen. Guardia Zibila bere bila ari zen, ETArekin harremanak dituela leporatuta.

2010eko apirilaren 21a
18:23
Entzun
Xabier Atristain donostiar presoa libre utzi zuen atzo Espainiako Justiziak, defentsaren helegitea onartuta. Martxoaren 6an Miarritzeko polizia etxean bere burua entregatu egin zuen Atristrainek, Guardia Zibila bere bila ari zelako ETArekin harremanak dituela egotzita. Apirilaren 7an Espainiaratu egin zuten.

Clearvouxeko kartzelan "miaketa umiliagarriak" jaso dituzte euskal presoen senideek

Larunbatean Clearvouxeko espetxera (Frantzia) bisita egitera joan ziren euskal presoen senideek "miaketa umiliagarriak pairatu behar zituzten", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur esan duenez. "Gorputz osoa ukitu zieten espetxezainek miaketa zorrotz batean". AAMen arabera, preso arrunten familiako kideak ere miatu zituzten. "Espetxezainak zioen ihesaldi baten susmoa zutelako egin zituztela miaketak".

Euskal presoen senideek uko egin zioten miaketa gehiago pairatzeari eta bisitarik gabe utzi zituzten.

Protesta gisa, larunbat arratsaldean ez ziren ziegara itzuli Clearvouxeko 70 preso (euskal presoak eta arruntak zeuden haien artean); patioan gelditu ziren, 23:00etan Polizia sartu zen bertara eta guztiak ziegetara eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.