Heriotza lanean

Asma krisiak jota hil da langile bat Azpeitian

Heriotza atzo gertatu zen. 35 urteko gizonezkoa da hildakoa.

2008ko abuztuaren 27a
18:32
Entzun
35 urteko langile bat -M.R.B.- hil zen atzo Azpeitian (Gipuzkoa), asma krisiak jota. Construcciones JV Peinso S.L enpresarako egiten zuen lan, eta arduradunak Osalango teknikariei azaldu dienez, biktimak bazkalondoan esan zion ez zela ondo sentitzen. Arduradunaren esanetan, ospitalera joan zedin esan zion, baina langileak nahiago izan zuen egoneza igaro arte itxarotea, eta bertan jarraitzea "beste batzuetan bezala".

Bertsio horri jarraiki, langilea enpresaren etxoletako baten ondoan geratu zen, baina arratsaldeko 17:00ak aldera lankideei laguntzeko eskatu zien, baita erietxe batera eraman zezaten ere.

Azpeitiko anbulatoriora bizkor eraman bazuten ere, asma krisiak gaindituta hil egin zen.

Atzo Azpeitian hildakoarekin eta Itsasondon (Gipuzkoa) hildako beste langilearekin gutxienez 66 dira aurten zendu diren beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.