Aspaldian auzapez ziren batzuk kanpo utzi dituzte boz-emaileek

XAN AIRE BAIONA
2008ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Herri txikietako hauteskundeek ezusteko handiak eman dituzte joan den igandean. Lehen itzulian, aspaldian agintzen zuten 13 auzapez kanpo utzi dituzte boz-emaileek, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Hala nola hogeita hamar bat urtez Heletako (Baxenabarre) auzapez egon den Marie-Andree Arbelbide Herriko Etxetik kanpo geratu da, bere zerrenda osoarekin. «Pena dut, Batera eta Laborantza Ganbera sostengatzen baigenituen... Transgenikoen aurka ere agertu gara», komentatu du Arbelbidek. «Nire partetik, gisa batez, oporrak hartzen ahalko ditut».

Saran eta Ahetzen (Lapurdi) ere ezustekoak izan dira lehen itzulian. Jean Aniozbehere eta Pierre Cocagne auzapezak kanpo geratu dira, nahiz eta beren zerrendetako kide zenbait udaletxean sartu. Lapurdiko beste herri batzuetan ere gauza bera gertatu da: Ahurtin, Arbonan, Bardozen, Beskoitzen eta Luhuson. Jean Falagan Beskoitzeko auzapezak, Hazparneko Herri Elkargoaren lehendakaritza ere galdu du, bide batez.

Baxenabarrek ere bere sorpresa zerrenda utzi du herriko hauteskundeetan. Izpuran, Frantxoa Maitia Garaziko kantonamenduko Kontseilari Nagusiak, eta herriko auzapez ohiak, sostengatzen zuen Claude Barets auzapezaren zerrenda gutxiengoan geratu da, hamaika zinegotzietarik zazpi kanpo utzi baitituzte boz-emaileek. Urepelen, berriz, 1977. urtetik geroztik auzapeza zen Marie-Antoinette Etxebarrenek ez du bozik aski lortu joan den igandean. Nahiz eta bigarren itzulirako sailkatua izan, berriz ez aurkeztea deliberatu du Etxebarrenek. Hutsik geratu diren hiru zinegotziren lekuak datorren igandean erabakiko dira Urepelen. Bankan, haatik, lehen itzulitik kanpo geratu da Dominique Etxeberriren zerrenda osoa, gazteek eraman duten mugimenduak irabazi baititu hauteskundeak.

Zuberoan, berriz, ezusteko bakarra izan da. Gotaine-Irabarneko herritar gehienek ez dute 1995ean auzapez egin zuten Arnaud Lougaroten alde bozkatu.



auzapez kanporatuak

Pierre Cocagne (Ahetze).

Jean Castaings (Ahurti).

Jean Bareille (Arbona).

Pierre Laborde (Bardoze).

Jean Falagan (Beskoitze).

François Cesat (Luhuso).

Jean Aniozbehere (Sara)

Dominique Etxeberri (Banka).

Marie-Andree Arbelbide (Heleta).

Claude Barets (Izpura ).

M.-Antoinette Etxebarren (Urepele).

Arnaud Lougarot (Gotaine-Irabarne).





HerrIKO BOZAK

BAIONA

Errolda: 28.557

Parte-hartzea: 16.119

Baliagarriak: 15.727

Botoak %

Martine Mailfert1.177 7,48 (ezker muturra)

Jerome Agerre3.977 25,29(PS-PCF-EA)

Beatrice Peyrucq1.134 7,21 (abertzalea)

Jean Grenet6.956 44,23 (zentro-eskuina)

Yves Ugalde2.483 15,79 (zentro-eskuina)

ANGELU

Errolda: 28.394

Parte-hartzea: 17.757

Baliagarriak: 17.257

Botoak %

Claude Larrieu1.020 5,91 (ezker muturra)

Jean Espilondo6.326 36,66 (ezkerra)

Robert Villenave 6.304 36,53

Battitt Mortalena 2.171 12,58(zentro-eskuina)

Claudine Getten-6.304 8,32 Porche (eskuina)

Miarritze

Errolda: 23.506

Parte-hartzea: 12.479

Baliagarriak: 11.979

Botoak %

Peio Claverie1.749 14,3 (ezkerra + abertzalea)

Galery Gourret-1.988 16,6 Houssein (ezkerra)

Didier Borotra 5.007 41,8

Jean-Benoit 3.235 25,18 Saint-Cricq (eskuina)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.