Osasuna

Aspergillusarekin kutsatuta hil zen gaixo baten familiari kalte-ordaina eman beharko dio Gipuzkoako Poliklinak

Gipuzkoako Poliklinikak osasun zentroan aspergillus onddoarekin kutsatuta hil den gaixo baten familiari 120.000 euro ordaindu beharko dizkio. Gaixoa birikietako buxadura kronikoarekin larri ingresatu zuten, eta hilabete beranduago, erietxean hartutako aspergillus onddoak kutsatuta hil zen.

2005eko uztailaren 12a
13:11
Entzun
Birikietako buxadurarekin kexatuta, pazientea larri ingresatu zuten Gipuzkoako Poliklinikan, 2002ko azaroaren 2an. Gaixoak onera egin zuen, antibiotikoekin tratatu ondoren. Azaroaren 5ean, gaixoaren osasun-egoerak okerrera egin zuen, gorputzean aspergillus onddoaren orbanak agertu baitzitzaizkion. Azaroaren 15ean gaixoari egindako bronkospia frogak aspergillus infekzioa zuela baieztatu zuen. Epaian idatziak dio azaroaren 18an hasi zirela gaixoari zegokion tratamentu egokia ematen. Baina gaixotasunak gain hartu zion, eta hil egin zen.

Epaiaren arabera gaixoa osasun zentroan ingresatu eta lehen 80 ordutan kutsatu zen aspergillus gaitzarekin. Ondorioz, auzitegiak onartu egin du hildakoaren familiak osasun zentroaren eta bere aseguruetxearen aurka jarritako salaketa eskaria. Hildakoaren familiari 120.202 euro eta interesak ordaindu beharko dizkiete kalte ordainetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.