Joerak aldatzen hasten diren ikusteko garaia da izango da datozen egunotan. Horrela azaldu du BERRIAn Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Planifikazio eta Ebaluazio zuzendariak: "Aste honetan hasiko gara ikusten eustea lortzen ari garen. Eusteak ez du esan nahi kasu kopurua apaltzea bakarrik; gaitzaren hazkunde esponentziala eragoztea da xedea". Ildo horretan, esan daiteke gaur argitaratutako datuak atzokoak baino hobeak direla, baina datu hobe gehiago beharko dira datozen egunotan joera aldaketa baieztatzeko.
Aurreko egunetik, 39 pertsona gehiago hil dira koronabirusaren eraginez, eta 442 kutsatu gehiago zenbatu dira. Guztira, 441 hildako eta 8.647 kutsatu daude Euskal Herrian. Aipagarria da Lapurdin lehendabiziko bi hildakoen berri eman zuela bart gauean prefetak.
Arlo ekonomikoan, Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk sartu ditu funtsezkotzat jotzen ez diren jardueren funtzionamenduan, bereziki inportazio eta esportazio jardueretan aritzen diren enpresentzat —haien jarduera edozein dela ere—, eta itxieraren ondorioz merkatua galtzeko arriskuan dauden kasuetan.
[19.00etan eguneratuta]
- ZUZENEAN: Azken ordukoak koronabirusari buruz
- DATUAK: Koronabirusaren azken datuak
- MAPA: Koronabirusaren zabalpena herriz herri
Agian honek ere merezi du
Etxeko leihotik. Konfinamendu garaiko komunikazioa islatu nahi du Maider Galardiren Etxeko leihotik bideo saioak. Gaurkoan, Skakeitan taldeko kideekin solastatu da
BERRIA osatuagoa. Informazio kateari eusteko ahalegin betean ari da BERRIA Taldea. Eutsi bakarrik ez, eskaintza egokitu eta hobetzen saiatzen ari da lantalde osoa, baldintza zailak izan arren. Martxelo Otamendi zuzendariak esfortzu horren berri eman du bideo batean.