Aste Nagusiaren jai eredua "indartu" egin duela uste du Bilduk

2013ko abuztuaren 26a
12:58
Entzun

Bilboko Udaleko Bilduko bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak Aste Nagusiaren balorazioa egin du gaur goizean. Esan du Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren "esku sartzearen" gainetik, "indartu" egin dela jai eredua.

Ibaibarriagaren iritziz, PP "barregarri" geratu da Jone Artolari txupinera izatea galarazteko auzian. Uste du Aste Nagusiko "ikurrak inoiz baino gehiago presente egoteko" balio izan duela txupineraren izendapenaren ika-mikak. Halaber, festak "izorratu" nahi izatea egotzi dio PPri, baina nabarmendu du ez dutela halakorik lortu.

Pregoilaria eta txupinera eginiko "lan baikainagatik" zoriondu ditu Ibaibarriagak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.