Baserrian zeuden 25 abelburuak onik atera dituzte. Hala ere, kalte materialak handiak izan dira.
Urkidi baserria bi etxebizitzatan banaturik dago, haietako bat Iñaki Amenabar Asteasuko alkatearen sendikoa da. Alkatea bera sua ikusi eta berehala barruan zegoen gizonari abisatzen saiatu den arrren ez du ezer egiterik izan.
Sutea
Asteasun baserri bat kiskali eta pertsona bat hil da
Goizeko zortziak aldean piztu da sua Goiburu auzoko Urkidi baserrian, Asteasun (Gipuzkoa). Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, sua teilatuan hasi da, eta baserria erre egin da bigarren solairutik teilaturaino. Baserri barruan hilotz bat aurkitu dute. Hildakoa 54 urteko gizonezko bat da, Urkidi baserriko animaliak zaintzera joaten zen asteasuarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu