Herri galdeketak

Astebete faltan, galdeketa giroa da herrietan

Igandean egingo dituzte galdeketak Goierrin, Debagoienean, Azpeitian eta Ispasterren, eta herrietan giroa berotzeko ekitaldiak egin dituzte asteburuan.

Azpeitian asteburuan grabatu zuten lip dub-a. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 30a
07:42
Entzun

Jai giroan, datorren igandean egingo diren galdeketak babesteko ekitaldiak egin dituzte joan den asteburuan hainbat herritan. Azpeitian, esate baterako, herriko hainbat musikarik sortu eta grabatutako abestiarekin lipdub-a grabatu zuten larunbatean. Herriko hainbat talde eta norbanakok hartu zuten parte bertan. Bideoa: Azpeitiko lipdub-a (Hitzartu).

[youtube]https://youtu.be/Wxkl7b6ACSQ[/youtube]

Bergaran ere lipdub-a grabatu zuten. Kasu horretan, Gure Esku Dago-k 2014ko ekainean antolatutako giza kate handirako egindako kantuarekin osatu zuten ibilbidea, eta, han ere, herriko hainbat taldek hartu zuten parte.

[youtube]https://youtu.be/JrToeTjf_rc[/youtube]

Goierrin, berriz, mosaiko erraldoia egin zuten Larraitzen.

[youtube]https://youtu.be/oafgKMLUYuw[/youtube]

Ekainaren 5ean, 34 udalerritan egingo dituzte galdeketak: Goierri, Azpeitia, Debagoiena (Gipuzkoa) eta Aramaio (Araba), eta Ispaster (Bizkaia). 125.000 herritar daude bozkatzera deituak. "Hasiera besterik ez da", esan dute Gure Esku Dago-ko kideek. Azaroan, Dima (Bizkaia) eta Bakaiku (Nafarroa) gehituko zaizkie aurrekoei, eta datorren urtean galdeketak egiteko prozesuak martxan dira beste hainbat lekutan ere: Gipuzkoako Oiartzualdean, Usurbilen eta Hernanin, eta Bizkaiko Aulestin, Barrikan, Bermeon, Busturian, Elorrion, Sopelan, Uribe Kostan eta Arrigorriagan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.