Euskal presoak

Astebetean hiru presori erasoak egin dizkietela salatu du Etxeratek Iruñeko eta Gasteizko legebiltzarretan

Patxi Ruiz, Jon Aginagalde eta Naiara Mallabia euskal presoek erasoak salatu dituzte azken astean. Etxeraten ustez, eraso horiek "agerian utzi dute sakabanaketa politika indarrean dagoen bitartean, bi estatuek preso dituzten" euskal presoen eta beraien senideen "biziak arrisku larrian direla". Etxeratek eskaera zehatza egin die Iruñeko eta Gasteizko Legebiltzarrei egoera horren aurrean: "erasoak jasan dituzten presoekin harremanetan jartzeko, gertaerak egiaztatzeko eta euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko behingoz lanean hasteko".

2004ko urriaren 26a
15:45
Entzun
Espainiako eta Frantziako Gobernuek, euskal presoen "aurka", "urrunketa, bakartzea, isolamendu ziegak, jipoiak..." erabiltzen dituztela salatu du Etxeratek, eta " Euskal Herriko instituzio eta alderdi politikoen ausardia politiko eskasak", horretarako "erraztasunak" ematen dituela diote.

Horregatik eta, "gatazka politikoa konpondu eta etxeratu bitartean bizirik behar ditugulako", euskal presoak Euskal Herrira ekartzea exijitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.