Politika

Asteburuan bilduko dira lehen aldiz Patxi Lopez eta Miguel Sanz, Iruñean

"Azpiegitura, euskal kulturaren laguntza eta sustapena, eta telebista" gaiez hitz egingo dute Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko lehendakariek.

2009ko ekainaren 16a
16:36
Entzun
Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Gobernukoa bildu egingo dira larunbatean, biak kargu horretan daudenetik aurreneko aldiz. Iruñean batzartuko dira, "azpiegitura, euskal kulturaren laguntza eta sustapena, eta telebista" gaiez hitz egiteko, Jaurlaritzaren arabera.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esan du bilerak protokolo izaera izango duela, eta "bi erkidegoen arteko harremanak normalizatu" egin nahi dituztela, bide batez.

Lopez maiatzaren 5etik da Jaurlaritzako lehendakari, PPren babesari esker. Sanz 1996ko irailaren 18an izendatu zuten Nafarroako Gobernuko lehendakari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.