EGURALDIA

Asteburuan Hego Euskal Herria zurituko dela iragarri dute

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan elurtea espero dutenez neurriak hartu dituzte, badaezpada.

2013ko otsailaren 22a
18:03
Entzun

Asteburu elurtsua iragarri dute Hego Euskal Herrirako. Biharko giro hotza iragarri dute. Euskalmeten arabera goizaldean tenperatura 0 ºC-tik behera egongo da gehienez 5 ºC-ra helduko da kostaldean, barnealdean 2-3 ºC inguruan egongo da. Horren ondorioz, elurra espero da 0-100 metro inguruan, egun osoan zehar. Arratsaldetik aurrera prezipitazio aukera handiagoa egongo dela jakinarazi du, gauerako ekaitza iragarri dute, eta orduan egingo du espero da elur gehien egitea. Haizeak gogor joko duenez hotza gehiago nabarituko dela adierazi dute. Igandean ere elurra egingo duela jakinarazi du Euskalmetek, baina 200 metrora igoko da. 

Egoera horren aurrean, Nafarroan 55 elur-kentzeko makina jarriko dituzte martxan bihar. Gasteiz inguruan aurre alerta egoeran daude. 500 tona gatz dituzte prestatuta, badaezpada. Arabako hiriburuan larunbatean 15 zentrimetro inguru elur pilatzea espero dute, eta igandean 40 zentimetrora heltzea. Bilboko eta Donostiako udalek ere badaezpadako plana aktibatu dute. Bilbon 200 tona gatz bildu dituzte astebururako, eta Donostian 100.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak errepideen arreta bereziarekin aritzeko eskatu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.