Azpiegiturak

Asteburuan irekiko dute Zumaian itxita dagoen A-8ko erreia

2008ko ekainaren 3a
15:44
Entzun
Maiatzaren 12an Zumaia parean (Gipuzkoa) A-8an izandako lur-jauziaren ondorioz Bilborako noranzkoan itxita dagoen erreia asteburu honetan irekiko dutela esan du gaur Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio diputatuak. Lanak "aurreratuta" daudela adierazi du.

Ezbehar haren ondoren, egunero, goiz partean batik bat, trafiko ilara handiak sortu izan dira han. Inor ez zen zauritu orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.