Denborale handia tarteko zela, itsasoak bi lagun eraman zituen larunbatean, bat Hondarribian eta bestea Angelun.
Hondarribian, Jaizkibel azpiko haitzetan 61 urteko gizonezko bat - Juan Mari Larruskain lasartearra- eraman zuen olatu batek, anaiarekin eta bi ilobarekin paseoan zebilela. Angelun, berriz, 6,9 eta 11 urteko hiru anai-arreba eraman zituen olatu handi batek, hondartza batean jolasean zebiltzala. 9 eta 11 urteko senideek igerian itsasertzera itzuli ahal izan zuten, ez, ordea, 6 urteko neskatoak. Aita hura salbatzera abiatu zen, baina itsaso handiaren ondorioz, ez zuen lortu alaba ateratzerik, eta, gainera, salbamendu taldeetako kideek erreskatatu behar izan zuten, erdi itota. Baionako erietxean dago, besteak beste, shock egoeran. Neskatoa, berriz, desagertuta dago.
Hain zuzen ere, galdutako bi lagun horiek bilatzen saiatuko dira gaur berriro Gipuzkoako zein Lapurdiko salbamendu taldeak. Hondarribian desagertutako gizonaren bila 10:30etan abiatzekoak ziren. Dena den, denboralearen ondorioz zailtasun handiak izan zituzten atzo, eta gaur ikuskizun dago lanean aritzeko aukerarik izango duten.
Ezbeharrak
Asteburuan itsasoan galdutako bi lagunen bila jarraitzen dute
Hondarribian (Gipuzkoa) 61 urteko gizonezko bat eraman zuen olatu batek, Jaizkibelgo haitzetan. Angelun (Lapurdi), berriz, 6 urteko neskato bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu