Asteburuan manifestazioak egingo dituzte Milanen eta Buenos Airesen

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek asteburu honetanMilanen eta Buenos Airesen egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute. Milanen bat egingo dute urtero han egiten den nazioarte mailako manifestazioarekin. Hamaika herri, borroka bakarra lelopean Milango kaleak zeharkatuko dituzte larunbat arratsaldean. Besteak beste, martxan parte hartuko dute Palestinako, Kurdistango, Bretainiako, Korsikako eta Irlandako ordezkariek. Iaz, 3.000 lagun bildu ziren. Argentinako hiriburuan, berriz, urtero legez, Elkartasun Astearekin bat egingo dute. Ostiral eguerdian, Argentinako Gobernuaren egoitzatik gertu —Maiatzeko plazaren inguruan— elkartuko dira, eta hiriko erdiguneko kaleak moztuko dituzte ikurrinekin eta euskal presoak etxeratzeko eskatzen duten zapiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.