ezbeharra

Asteburuan Pirinioetan zauritu zen Zangozako mendizalea hil da

Bernera mendian izan zuen istripua; izotzetan irrist egin ostean, 200 metro behera jausi zen.

2015eko abenduaren 9a
09:02
Entzun

Gaur zendu da larunbatean Pirinioetako Bernera mendian (Aragoi, Espainia) istripua izan zuen 36 urteko nafarra. Elurrez eta harkaitzez beteriko malda batean egin zuen irrist mendizaleak.

Istripuaren ondorioz, larri zauritu zen, eta helikopteroz eraman zuten Zaragozako ospitalera. Bertan zendu da.

Bernera mendiak 2.432 metroko garaiera du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.