Asteburuan zazpi gizonezko atxilotu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Larunbat goizaldean izan zen lehena, Gasteizen: kalean bikotekide ohiari ustez eraso zion 20 urteko gizon bat atzeman zuten udaltzainek; andrearekiko urruntze agindua zuen, gainera.
Beste sei atxiloketak igandean egin zituen Ertzaintzak. Herritarren deien bidez jakin zuen hiru kasuren berri: Barakaldon 31 urteko gizon bat atxilotu zuten, emaztea mehatxatu eta kolpatzea egotzita; Trapagaranen beste bat atzeman zuten, 25 urtekoa, eta Gasteizen 27 urteko bat, ustez emakumeei kalean erasotzeagatik. Irunen, berriz, 68 urteko andre batek polizia etxera jo zuen, senarraren ohiko tratu txarrak salatzera.
Bestalde, Barakaldon 53 urteko gizon bat atxilotu zuten, emazte ohiari ez hurbiltzeko agindua hautsi zuelakoan. Gasteizen ere 28 urteko gazte bat atzeman zuten kalean, bikotekide ohiarekin eztabaidan ari zela; harekiko aldentze agindua urratzea leporatu zioten.
Asteburuan zazpi gizon atxilotu dituzte, genero indarkeria leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu