Sestaoko Udalak jakinarazi zuen joan den ostiralean sexu eraso bat gertatu zela Bizkaiko herri horretan. Kasko plazan egin zuten elkarretaratzean ehunka lagun elkartu ziren.
Era berean, Ertzaintzak jakinarazi duenez, igandean 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Basurtuko ospitalean, bikotekideari eraso egiteagatik; beste eraso batengatik artatzen ari ziren hura.
Gasteizen ere atxilo eraman zuten gizon bat, bikotekideari heriotza mehatxuak egiteagatik.
Bestalde, bi adingaberi egindako erasoak gaitzetsi dituzte Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek. Protestara deitu dute gaurko.