Astebururako ekitaldi bat debekatu dute Ordizian eta beste bat Lezaman

Ordizian gaur zen egitekoa presoen aldeko ekitaldia, eta Lezaman asteazkenean ziren elkartzekoak

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du gaur Ordizian (Gipuzkoa) euskal presoen eskubideen alde egitekoa zen ekitaldia. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Ertzaintzak oharra jaso du 5. instrukzio epaitegitik, ekitaldi hori galarazita dagoela jakinarazteko. Dignidad y Justicia biktimen elkarteak eskatu zion Auzitegiari ekitaldia debekatzeko.

Eusko Jaurlaritzak berak ere beste ekitaldi bat debekatu du. Herrizaingo Sailak kaleratu duen oharrean dio asteazkenean Lezaman (Bizkaia) Iñaki Rike zenari omenaldia egiteko elkarretaratze bat dagoela deituta. Emakume batek eskatu zuen elkarretaratzea egiteko baimena, baina Jaurlaritzak ez dio eman. Rike errefuxiatua zen, eta 2006an hil zen, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.