politika

Astelehenean atxilotutako Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti Parisera eraman dituzte

Eki Erramundegi eta Jon Goio atzo aske utzi zituzten. Frantziako Poliziak hamabi lagun atzeman ditu azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beherean, bederatzi aske daude jada.

2009ko uztailaren 3a
15:36
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti pasa den astelehenean atxilotu zituzten gazteak Parisera eraman dituzte epailearen aurretik igarotzeko. Eki Erramundegi eta Jon Goio, berriz, aske utzi zituzten atzo.

Frantziako Poliziak hamabi lagun atzeman ditu azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beherean, kale erasoekin lotuta. Bederatzi aske utzi dituzte aste honetan; Jon Goio, Eki Erramundegi, Aritz Ortuno, Orkatz Arano, Harri Idoate, Txomin Catalogne, Harri Idoate, Joseba Agirrebarrena eta Marco Delizy.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.