Astelehenean banatuko ditu Patxi Lopezek aurtengo Lan Onari sariak
Manu Leginetxe, Imanol Arias, Maria Luisa Laka, Xabi Alonso eta Javier Ormazabal sarituko dituzte
Manu Leginetxe kazetariak, Imanol Arias aktoreak, Xabi Alonso futbolariak, Maria Luisa Laka euskara irakasleak eta Javier Ormazabal enpresariak jasoko dute aurten Lan Onari saria. Datorren astelehenean, urriaren 25ean-Euskadiren Eguna- banatuko ditu sariak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berak. Idoia Mendiak ez du argitu Manu Leginetxe Lakuan izango den, gaixo dagoelako. Leginetxe Arrazuan (Bizkaia) jaio zen, 1941ean, eta hainbat gatazkatan izan da, berriemaile gisa. Bizkaitarra da Maria Luisa Laka, Bilboko Juan Mateo euskaltegiko sustatzailea, baita Javier Ormazabal ere, Ormazabal y Cia enpresako burua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu