Astelehenean etorriko da Euskal Herrira Nazioarteko Harreman Taldea

Euskal Herrian normalizazio politikoa «azkartzeko, errazteko eta ahalbidetzeko» lana prestatuko du

Erredakzioa
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Brian Currin hegoafrikar abokatuak bultzatuta, Euskal Herriko bake eta normalizazio politikoaren prozesurako lan egingo duen Nazioarteko Harreman Taldeaastelehenean etorriko da Euskal Herrira, aurreneko aldiz. Asteartera arte egongo da, Currinek berakPaul Rios Lokarri herritar sareko koordinatzailearen bidez atzo jakinarazi zuenez.

Bost lagunek osatzen dute Nazioarteko Harreman Taldea, baina oraindik ez dituzte horien izenak eman. Lokarrik aditzera eman duenez, lan bilera bat egingo dute, Euskal Herrian normalizazio politikoa «azkartzeko, errazteko eta ahalbidetzeko zeregina prestatzeko». Asteartean bertan prentsaurrekoa emango dute taldeko kideek, lan egitasmoen eta egingo dituzten urratsen berri emateko.

Alderdien mahaia xede

Brian Currinek berak aurkeztu zituen taldearen eginkizunak iazko azaroan, Bilbon. Nazioarteko Harreman Taldearen lehentasun nagusiak dira ezker abertzalea legeztatzeko bidea zabaltzea, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa bultzatzea eta alderdi politikoen mahaia abiaraztea.

Helburuen artean finkatu zuten «konfiantza» eragiten dituzten neurriak bultzatzea, hala nola ezker abertzalearen jarduera politikoa mugatzen duten neurri bereziak gainditzea eta egungo espetxe politika aldatu eta beste bat egokitzea. Halaber, iragarri zutenalderdien zerbitzura jarriko zirela, hala eskatuz gero, elkarrizketa politikorako egutegi bat prestatzeko eta betetzeko. Eta, indar politikoek eskatzen duten neurrian, Mitchellen printzipioei jarraituta talde askotako elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzeko, errazteko eta ahalbidetzeko konpromisoa ere hartu zuten.

Bitartekaritza lana egiteko ere prest dago talde hori, eta aldeek eskatzen badute, bitartekarigisa jardungo dira «elkarrizketetan blokeoa gertatuz gero». Bake prozesua gizarteratzea eta herritarrengan konfiantza sortzea ere nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.