Gipuzkoako hondakinak

Astelehenean hasiko dira hondakinak Mutiloara eramaten

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak egin du iragarpena zabortegian bertan. Pozik agertu da: "Gure hondakinak lurraldean tratatuko ditugu, eta ez ditugu kanpora bidali beharko, horrek dakarren kostu ekonomikoa eta ekologikoa kontuan hartuz".

Jon Enrique Galarza eta Jose Ignacio Asensio, gaur. / Gipuzkoako Diputazioa.
2017ko ekainaren 16a
11:28
Entzun

"Pixkanaka" hasiko dira hiri hondakinak Mutiloako zabortegira eramaten, "antolaketa logistikoa era ordenatuan" egiteko asmoz. Horregatik, Mutiloara eramaten hasi arren ez diote utziko zaborra Maruelora bidaltzeari. Abuztuaren 11n utziko dute hango bidea kamioiek, eta ordutik aurrera Mutiloara joango dira guztiak.

Mutiloa inguruetako trafikoa asko handituko du horrek, eta, kalteak arintze aldera, oinezkoentzako pasabide bat egitea adostu dute. Hala jakinarazi du Jon Enrique Galarza Ormaiztegiko alkateak. Espaloi bat ere egingo dute GI3540 errepidean, oinezkoentzat. Lan guztiak sei astean egitea aurreikusten dute, eta aldundiak bere gain hartuko du 106.000 euroko kostua. “Herritarren kezkak kontuan hartzen dira, eta eskaera historiko honi erantzuna ematen zaio", esan du Asensiok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.