Astelehenean hil zen gizon baten kasua ikertzen ari dira
GALDAKAO. Astelehenean deskarga elektriko baten ondorioz zendu zen gizonaren kasua ikertzen ari da Ertzaintza. Igorreko (Bizkaia) garbigune batean aurkitu zuten hildakoaren sakelakoa, eta hango arduradunek salaketa jarria zuten argi transformadore bat lapurtzen saiatu zirelakoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, aurretik hainbat aldiz izan zuten atxilotua gizona, besteak beste kablea lapurtzen saiatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu