2012DA14 asteroidea 27.860 kilometrora pasatuko da; 130.000 tona ditu, eta futbol zelai erdi baten tamaina du. NASAk argitu du gertu igaro arren ez dagoela Lurrarekin talka egiteko arriskurik.
20:24an Sumatraren gainetik (Indonesia) pasatuko da. Zientzialariek kalkulatu dute asteroide bat lau hamarkadatik behin igarotzen dela hain gertu eta 1.200 urtetik behin dagoela Lurraren kontra talka egiteko aukera.
2012ko otsailaren 23an atzeman zuten 2012DA14 asteroidea, Granadako behatokitik (Espainia). Orduan 4,3 milioi kilometrora zegoen Lurretik.