Txertoa

AstraZeneca konpainiak koronabirusaren txertoa lantzeko ikerketa abiatu du berriz

Aste honetan bertan behera utzi zuten ikerketa, parte hartzen ari zen pertsona bati azalpenik atzematen ez dioten eritasun bat agertu zitzaiolako. Mundu osoko 18.000 pertsonak hartu dute parte proba horietan.

jarraia186826.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko irailaren 12a
19:47
Entzun

Oxfordeko unibertsitatea koronabirusaren aurkako txertoa garatzeko ikerketa egiten ari da AstraZeneca konpainiarekin batera, eta gaur jakinarazi dute ikerketa abiatuko dutela berriz. Txertoa garatzeko hirugarren fasean daude, eta, aste honetan, parte hartzen ari zen pertsona bati zeharkako mielitisa izeneko gaitza azaldu zaio. Ez zuten espero halako erreakziorik; areago, ez zioten azalpenik topatu erreakzioari, eta, gertatutakoa aztertzeko, ikerketa gelditzea erabaki zuten.

Mundu mailan 18.000 pertsonak hartu dute parte Oxford eta AstraZeneca konpainiaren txertoaren probetan. “Hain programa zabalak direnean, ohikoa da parte hartzaileak gaizki sentitzea. Kasu bakoitza xeheki aztertu behar da segurtasunaren ikuspegitik bere garapena bermatzeko”, azaldu du AstraZeneca konpainiak, ohar bidez. Ez dute zehaztu noiz hasiko diren berriz ere probak egiten.

Txertoaren hirugarren fasea amaitzen duenerako, AstraZenecak hainbat kontratu izenpetuak ditu Erresuma Batuarekin, AEBekin eta Europako Batasunarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.