Atarrabiako Udalak urtarrilaren 1ean hango festa areto batean ustez izandako sexu eraso baten berri eman du gaur. Udalaren arabera, erasotzailea aretoko segurtasun enpresako kide bat izan zen, eta haren jarrera salatu du.
"Emakumeen aurkako bortizkeria gure gizartetik erauzi nahi badugu, horrelako eraso guztiak salatu behar ditugu. Salatu bakarrik ez, sozialki ere gaitzetsi behar ditugu", dio Atarrabiako Udalak.
Aretoko nagusiekin harremanetan jarriko dela iragarri du, "gertakariak argitu eta jarraipena egiteko".