IRITZIA. EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK
Atea zabalik
Hauteskunde gaueko hitz eta datu jarioa baino sakonago murgilduz, argi antzeman daitezke azkenaldian indarrean jarri diren korronte nagusiak, eta gaurko talaiatik epaituko dugu batzuek eta besteek lortutakoa. Hitzak hitz, kanpainaren inguruan egin beharreko lehen azterketa honako hau da:gobernuan edo oposizioan egonda ere, oraingo markoaren kudeaketapartekatzen duten indar politiko guztiek onartua zuten kanpainan bertan honako hau:eszenatokia eta agenda murriztea , ezker abertzalea kanpo utziaz eta horrekin batera marko konstituzional eta autonomistarenfuntsezko balioa onartuz. Izan ere, lege-kanporatzeak burutu dituzten PSOE eta PPren aldamenean, bai PNV-EA-IU, bai Aralar bera ados ziren anputazio larriaren ondorengo estatusa balekotzat ematerako orduan. Eszenatoki politikoaren indarrezko ÒsinplifikazioÓ horretan guztiak irabazle aterako ziren ustean.Oraingoan ere usteak ustel. Ezker abertzaleak kanpaina honetan agertu duen inteligentzia taktikoak eta batez ere herritarrenmultzo zabal baten erabakitasunak balio handiko lorpena ekarri dute guztion aurrera: aipaturiko operazio baztertzailekonbinatua guztiz hondatzealortu dute eta, are garrantzitsuago dena, gatazka konpontzeko eta Euskal Herria artikulatzeko atea parez pare zabaldu dute, gai nagusiok eguneko agenda politikoan kokatuz. Ikustekoa izango da orain batzuek zein besteek egoera berri honen aurrean nola jokatuko duten. Lehengoari ekin nahian aritmetika elektorala lantzeak eta distantzia laburreko esgriman aritzeak ezingo die emaitza onik ekarri, ez epe laburrera ez luzera. Horretan eragiteko ahalmen handia izango baitu ezker abertzaleak, eta bistakoa da lortutako guztia ez duela merkatu horretan jartzeko asmorik.Berrikuntzak eta iniziatiba esperantzatsuak, ordea, ezker abertzalearen eskutik espero dira hemendik aurrera, eta horretan asmatu behar du orain, kanpainan txaparradari eusten eta aurrera egiten ederto asmatu duen eran. Asmatu behar du batez ere gainontzeko agenteak eszenatoki eta agenda berri honetan inplikatzen, horretarako agertzen dituzten erresistentziak neutralizatuz, oztopo direnakdesblokeatuz . Asmatu behar du halaber Euskal Herria bere osotasun anitz eta aberatsean jokoan jartzen, aurrera begira eta etorkizuna irabazteko moduan. Kontua orain ez baita hiruko edo lauko gobernu-erdi bat norekin eta noren aurka antolatu. Orain kontua da herri hau bereosotasunean bakean eta demokrazian bizitzen nola jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu