INDARKERIA MATXISTA

Ateak itxita egingo dute sanferminetako bortxaketari buruzko epaiketa

Auzitegiak adierazi du ezinbestekoa dela salatzailearen intimitatea babestea. Azaroaren 13an hasiko da epaiketa.

Eraso sexisten aurkako protesta bat, Iruñeko aurtengo sanferminetan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRES
2017ko urriaren 18a
17:26
Entzun

Bost gizon epaituko dituzte Nafarroako Auzitegian, iazko sanferminetan emakume bat bortxatzea leporatuta. Fiskalak 23 urteko kartzela eskatua du haientzat.

Auzitegiak jakinarazi du hedabiderik gabe egingo dutela epaiketa osoa, ateak itxita. Bi argudio eman ditu horretarako: batetik, salatzailearen intimitatea errespetatzea; bestetik, salatzailearen eta bost akusatuen “gehiegizko esposizioa” saihestea.

Epaiketa ateak itxita egingo dute, eta auzitegiak espresuki debekatu du hango irudiak hartzea eta zabaltzea ere: bai salatzailearenak, bai akusatuenak.

Azaroaren 13an hasiko da epaiketa Iruñean, eta 24an bukatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.