ATENTATUA. ETA. BOROAKO ZENTRAL TERMIKOA

Atentatua bakea lortzeko traba dela adierazi dute alderdiek eta Jaurlaritzak

EAEko eta Bizkaiko enpresaburuek ETAren atentatua arbuiatu dute

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
ETAk Boroako zentralaren kontra jarritako lehergailua dela-eta, alderdi politikoek, enpresaburuen elkarteek eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa gaitzetsi zuten berehala. Atentatua gaitzesteaz gainera, Boroako zentralaren arduradunei eta langileei elkartasuna adierazi zieten. Gainera, halako ekintzak bakea eta normalizazio politikoa lortzeko traba direla nabarmendu zuten. Indarkeria uzteko eskatu zioten beste behin ere erakunde armatuari.

Atentatuak biztanleriaren kezka eta sumindura sortu zuela adierazi zuen prentsa oharrean Eusko Jaurlaritzak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen elkartasuna adierazi zien atzo Jaurlaritzak Boroako zentralaren arduradunei. ETAri zuzendu zitzaion Eusko Jaurlaritza. «Horrelako ekintzen eta bakea lortzearen alde eginiko adierazpenen artean alde izugarria dago». Indarkeria alde batera uztea galdegin zion Jaurlaritzak ETAri. «Gizarteari bere etorkizuna era baketsuan eta demokratikoan erabakitzea utzi behar dio ETAk».Halaber, Espainiako Gobernuko Barne ministro Jose Antonio Alonsok atentatuaren harira hitz egin zuen. «ETA erakunde terroristaren kontra borrokatzeko asmoa ezin izango dute hautsi». Atzoko atentatua «zentzurik gabeko indarkeriaren beste adibide bat» dela adierazi zuen Alonsok,eta Espainiako Segurtasun Indarrek ETAko kideak atxilotzen jarraituko dutela azpimarratu.

Enpresaburuek gaitzespena

Confebask EAEko enpresaburuen elkarteak eta Cebek Bizkaiko enpresaburuenak atentatua gaitzetsi zuten. Boroako zentrala proiektu estrategikoa dela adierazi zuten. Halaber, «gizartearen garapena bultzatzen duen eraikuntza» atentatuaren helburu izatea deigarritzat jo zuten enpresaburuen elkarteek. Zentrala kudeatzen duen Bizkaia Energia enpresak adierazi zuen horrelako erasoek arriskuan jartzen dituztela langileak eta tentsioa sortzen dutela inguruko bizilagunen artean.

Ildo beretik hitz egin zuten atzo alderdi politikoetako arduradunek. EAJren EBBko bozeramaile Iñigo Urkulluren irudiko, «kanpotik etor daitezkeen inbertsioak oztopatzen ditu atentatuak», eta gizartearen bake nahiaren kontrakoa da.Euskal gizartearen borondatearen aurrean ETA «itsu eta gor» dagoela adierazi zuen atzo Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek. PSOEk Espainiako Kongresuan duen talde parlamentariko idazkari nagusi Diego Lopez Garridok ere arbuiatu zuen atzoko atentatua.Arabako diputatu nagusi Ramon Rabanerak (PP) Espainiako Gobernua kritikatzeko baliatu zuen atentatua. «Terrorismoaren kontrako borrokan lasterbideak erabili daitezkeela esaten denean, ETA harrotu egiten da».EB-Berdeek eta EAk Boroako zentralaren kontrako bere jarrerari eutsi zioten, baina atentatuak egitea ez dela bidea nabarmendu zuten. Aralarrek erasoa salatu zuen eta bakerako kaltegarria delaesan zuen.

Zornotzako Udalak gogor gaitzetsi duBoroako atentatua





Zornotzako Udalak Boroako zentralaren kontra lau lehergailuren bitartez ETAk eginiko atentatua gogor gaitzetsi zuen atzo. Horrelako erasoek jarduera ekonomikoari ez diotela batere laguntzen adierazi zuen, eta ondorioz lanaren eta aberastasunaren sorreran oztopoa direla gaineratu. Udalak elkartasuna eta «erabateko babesa» agertu nahi izan die ohar bidez zentraleko langileei eta enpresaburuei. Horrez gain, «terroristen presioak» salatu zituen. Zornotzako EAJko alkate David Latxagak enpleguak sortzen dituzten enpresei eraso egitea arbuiatu zuen. «Horrela herri honetan aberastasuna sortzeko trabak besterik ez dituzte jartzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.