ATENTATUA . Etxebarriko posta bulegoan bonba bat leherrarazi du ETAk

Aurrez telefonoz deitu dute, abisu emateko

ERREDAKZIOA
2006ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Lehergailu batek eztanda egin zuen atzo gauean Etxebarrin (Bizkaia), Gizamongo Lezama industrialdean Correos Espainiako postak duen bulegoan. Eztanda 22:50 aldera izan zen, eta zauriturik ez zuen eragin; Ertzaintzak, behintzat, halako berririk ez zuela adierazi zuen. Leherketa baino ordubete lehenago, ETAren izenean dei egin zuten Gara egunkarira eta Gipuzkoako DYAra, lehergailua non jarri zuten adierazteko; dei egileak, baina, ez zuen eman leherketaren ordurik.

Abisua jaso eta berehala, Ertzaintzak Etxebarriko posta bulegoa jendez hustu zuen Gizamongo Lezama industrialdean, eta ingurua itxi, lehergailua bilatzeko.Aurreko igandean beste bonba batek egin zuen eztanda, Bilbon, Inem-en Santutxuko bulegoan, eta ertzain batek zauri arinak izan zituen, herritar bat babestean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.