M-11, sarraskia Madrilen

Atentatuen hildako emakumezko bat hil da erietxean, eta, horrenbestez, 202 dira zenduak

Gaur zortziko atentatuetan zauritutako emakume gazte bat, 22 urtekoa, hil da gaur Madrilgo Gregorio Marañon erietxean, eta, horrenbestez, 202 dira martxoaren 11ko atentatuen ondorioz zenduak. Sortzez Perukoa zen emakume hori.

2004ko martxoaren 18a
19:31
Entzun
Sarraskia jazo eta astebetera gertatu da 202. heriotza. Madrilgo Erkidegoko Osasun Sailak gaur goizean jakinarazi du atentatuetan zauritutako ia 1.500 lagunetatik 188k erietxeetan segitzen zutela oraindik. Emakume horren heriotzaren ondoren, 187 dira ospitaletan daudenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.