Nafarroa Oinez

Atera ezazu mihia

Igandean izanen da Nafarroa Oinez, Iruñean, Jaso Ikastolak antolatuta. 1999an ere hartu zuen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, baina euriak eguna "zapuztu" zion. Igande honetarako eguraldi ona dago iragarrita.

2008ko urriaren 14a
14:29
Entzun
Vianako Ikastolaren txanda hartuko du Iruñeko Jasok igande honetan, berak antolatuko baitu aurtengo Nafarroa Oinez, Atera ezazu mihia leloarekin. 28. edizioa izango da.

Sei gune egonen dira -Arga ibaiaren inguruan, eta Sanduzelai eta Mendebaldea auzoetan-, eta ekitaldiak, besteak beste: Tapia eta Leturia, Oskorri, Betagarri, Kerobia, Gozategi, Karelean... 1.500 boluntario ariko dira lanean igandean.

1999an ere hartu zuen Jasok Nafarroako ikastolen aldeko jaia. Euria egin zuen orduan latz. "Lan eta ilusio handiarekin antolatutako egun bat hondatu zuen". Orain daukaten eraikina estreinatu berria zuten eta euren itxaropena zen egun hura oso lagungarria izatea ikastola berria ordaintzeko; "eguraldi txarrak, ordea, aukera zapuztu zigun". Igande honetarako, behintzat, eguraldi ona dago iragarrita.

Duela bederatzi urte baino ikasle gehiago dituzte. "Iruñerriko errealitatea bera ere asko aldatu da. Hori guztia dela-eta, egokia eta beharrezkoa iruditzen zaigu beste Nafarroa Oinez bati ekitea; ilusioa berreskuratzeko une egokia da".

Azken urteetan ikastolan obra berriak egin dituzte, eta horiek finantzatzeko erabili nahi dute igandean bildutako dirua.

Jendetza espero dute. "Ehun mila pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.